COVID-19: Azken datuak

Hamar positibo gehiago atzeman dituzte; 4 Doneztebeko eremuan, 3 Elizondokoan, 2 Bortzirietan eta 1 Leitzako eremuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 12a, 11:19

Egunetik egunera goraka doaz positiboen kopuruak. Azken 24 orduetan bertze hamar positibo gehiago atzeman dituzte gure herrietan. Horietatik lau Malerreka eta Bertizaranan erregistratu dituzte, bertze hiru gehiago Elizondoko eremuan, bi Bortzirietan eta bat Leitzan.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 151 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 154 Malerreka-Bertizaranan, 88 Bortzirietan eta 106 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun