COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan 9 positibo gehiago atzeman dituzte; 5 Doneztebeko eremuan, 2 Bortzirietan eta bana Leitza eta Elizondoko eremuetan

Azken 24 orduetan bertze bederatzi positibo gehiago atzeman dituzte gure herrietan. Horietatik bortz Malerreka eta Bertizaranan erregistratu dituzte, bertze bi gehiago Bortzirietan eta bana Leitza eta Elizondoko eremuetan.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 148 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 150 Malerreka-Bertizaranan, 86 Bortzirietan eta 105 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

 

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun