COVID-19: Azken datuak

Bederatzi positibo gehiago atzotik; Leitzan 6, Malerreka-Bertizaranan 2 eta Bortzirietan 1

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 11:00

Azken 24 orduetan bederatzi positibo gehiago atzeman dituzte gure herrietan. Horietatik sei Leitzan erregistratu dituzte, bi Malerreka eta Bertizaranan eta bat Bortzirietan. Elizondoko eremuan, aldiz, ez da bertze positiborik atzeman azken orduetan.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 147 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 145 Malerreka-Bertizaranan, 84 Bortzirietan eta 104 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun