COVID-19: Azken datuak

Leitzan beste 15 positibo atzeman dituzte gaurko datuen arabera, gainerako eremuetan aldaketarik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 9a, 10:00

Nafarroako Gobernuak oraintxe argitaratu dituen datuetan Leitzako eremuan atzo baino 15 positibo gehiago ageri dira gaur. Hala ere, Osasun Departamentuak ez du oraindik azalpen eta balorazio zehatzik eman asteburuan Leitzan egin diren PCR proba masiboez. Gainerako osasun eremuetan, aldiz, ez da ageri positibo gehiago atzeman denik Nafarroako Gobernuak publiko egin dituen datuetan bederen.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 147 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 143 Malerreka-Bertizaranan, 83 Bortzirietan eta 98 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun