Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 147 dira Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 143 Malerreka-Bertizaranan, 90 Bortzirietan eta 83 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).
Asteburuan Leitzan egin dituzten PCR proba masiboen emaitzak gaur arratsaldean emanen dituzte jakitera. Hala ere, Nafarroako Gobernuak gaur argitaratu dituen datuetan Leitzako eremuan atzo baino 15 positibo gehiago ageri dira gaur, Elizondoko osasun eremuan bertze 4 eta Malerreka-Bertizaranan bat gehiago. Bortzirietan, aldiz, ez da aldaketarik ageri Nafarroako Gobernuak gaur eman dituen datuetan.
Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 147 dira Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 143 Malerreka-Bertizaranan, 90 Bortzirietan eta 83 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.