COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan 21 positibo gehiago atzeman dituzte; 14 Bortzirietan, 5 Leitzako eremuan eta 2 Doneztebeko eremuan

Ttipi-Ttapa 2020ko irailaren 7a

Asteburuan Leitzan egin dituzten PCR proben emaitzak bihar arratsaldean emanen dituzte jakitera. Bitartean, azken orduetan gorakada Bortzirietan erregistratu dute. Izan ere, bertze 14 positibo atzeman dituzte Bortzirietan, 5 Leitzan eta bi Malerreka-Bertizaranan. Elizondoko osasun eremuan, aldiz, ez dute positiborik atzeman.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 143 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 142 Malerreka-Bertizaranan, 90 Bortzirietan eta 68 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun