COVID-19: Azken datuak

Lau positibo gehiago Bortziriak, Leitza eta Elizondoko osasun eremuen artean, Doneztebeko eremuan aldaketarik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 5a, 12:30

Azken 24 orduetan bi positibo gehiago atzeman dituzte Bortzirietan, bat Leitzan eta bat gehiago Elizondoko eremuan. Malerreka eta Bertizaranan, aldiz, ez da bertze positiborik atzeman atzotik.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 141 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 139 Malerreka-Bertizaranan, 68 Bortzirietan eta 56 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun