Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 140 dira Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 139 Malerreka-Bertizaranan, 66 Bortzirietan eta 55 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 1.813 PCR proba egin zituzten eta horietatik 111k positibo eman zuten, %5,9
Kasu berri gehienak familia eta lagunekin egiten diren bileretan gertatzen dira. Ildo horretan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak behin eta berriz azpimarratu du isolamenduak etxean bertan egin behar direla, bizikideekin harremanik izan gabe, eta ez dela bilera sozialik egin behar senideen edo lagun taldeen artean.
Nafarroako ospitaleetan 10 ospitaleratze berri izan ziren atzo, horietako bat ZIUn. Halere, ez zen hildakorik izan COVID-19rengatik, eta, hartara, 536 dira hildakoak.