COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo gehiago Bortziriak eta Leitzako osasun eremuen artean, Elizondokoan eta Malerreka-Bertizaranan batere ez

Ttipi-Ttapa 2020ko irailaren 3a

Azken orduetan zazpi positibo gehiago erregistratu dituzte gure herrietan, batez ere Bortzirietan. Izan ere, zazpi positibo horietatik bortz Bortzirietan atzeman dituzte eta bi Leitzako osasun eremuan. Malerreka-Bertizaranan eta Elizondoko osasun eremuan, aldiz, ez dute bertze positiborik atzeman.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 140 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 138 Malerreka-Bertizaranan, 63 Bortzirietan eta 50 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun