COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan 17 positibo atzeman dituzte; 11 Leitzako eremuan, 4 Bortzirietan eta 2 Doneztebeko eremuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 2a, 11:28

Azken orduetan gorakada Leitzako osasun eremuan erregistratu dute, batez ere. Izan ere,  hamaika positibo atzeman dituzte Leitzan, lau Bortzirietan eta bi Malerreka-Bertizaranan. Elizondoko osasun eremuan, aldiz, ez dute positiborik atzeman.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 140 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 138 Malerreka-Bertizaranan, 58 Bortzirietan eta 48 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun