COVID-19: Azken datuak

Atzotik lau positibo atzeman dituzte Bortzirietan eta bi Leitzako eremuan, gainerako eremuetan bat ere ez

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 31a, 18:15

Datu ofizialen arabera, azken 24 orduetan 6 positibo gehiago atzeman dituzte gure herrietan. Horietatik lau Bortzirietan eta bi Leitzako osasun eremuan erregistratu dituzte. Elizondoko osasun eremuan eta Malerreka eta Bertizaranan ez dute atzotik bertze positiborik atzeman.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 139 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 135 Malerreka-Bertizaranan, 46 Bortzirietan eta 37 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun