COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan 3 positibo atzeman dituzte Leitzako eremuan, bana Elizondokoan eta Bortzirietan, baina bat ere ez Doneztebekoan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 30a, 11:27

Azken 24 orduetan 5 positibo gehiago atzeman dituzte gure herrietan. Horietatik hiru Leitzako osasun eremuan erregistratu dituzte, bat Elizondoko osasun eremuan eta bertze bat Bortzirietan. Malerreka eta Bertizaranan ez dute atzotik bertze positiborik atzeman.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 139 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 135 Malerreka-Bertizaranan, 42 Bortzirietan eta 35 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun