COVID-19: Azken datuak

Atzotik 17 positibo gehiago atzeman dituzte; Leitzako eremuan 9, Bortzirietan 5, Doneztebekoan 2 eta Elizondoko eremuan bat

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 29a, 13:00

Azken 24 orduetan batez ere Leitzako osasun eremuan eta Bortzirietan egin du gora baieztatutako positiboen kopuruak. Leitzako osasun eremuan 9 positibo atzeman dituzte, Bortzirietan  5, Malerreka eta Bertizaranan bertze 2  eta Elizondoko eremuan bat.

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 138 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 135 Malerreka-Bertizaranan, 41 Bortzirietan eta 32 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun