COVID-19: Azken datuak

Bi positibo gehiago Doneztebeko eta Leitzako osasun eremuen artean, Elizondokoan eta Bortzirietan batere ez

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 27a, 13:30

Osasunbideak jakitera eman duenez, Leitzako osasun eremuan positibo bat gehiago atzeman dute azken 24 orduetan eta baita Malerreka eta Bertizaranan ere. Elizondoko eremuan eta Bortzirietan, aldiz, ez da bertze positiborik erregistratu.

Horrela, bada, zken datuen arabera 136 dira Elizondoko eremuan pandemiaren hasieratik metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 128 Malerreka-Bertizaranan, 33 Bortzirietan eta 19 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun