Igoera honek Malerreka-Bertizaranan duen dimentsioaz ohartzeko, kontuan hartu behar da ekainaren 1a bitarte 52 positibo zituztela erregistratuak eta, beraz, konfinamendua amaitu ondotik %59 igo dela kopuru hori. Azalpena bilatzerakoan ezin ahaztu ekainean Sunbillan izan zen agerraldia. Seguruenik ez da arrazoi bakarra izanen baina bai garrantzitsuena.
Horrekin batera kontuan hartzekoa da 1.000 biztanleko atzemandako positiboen tasa zenbatekoa den. Ikuspegi horretatik, Malerreka-Bertizaranako kopuruak deigarriak dira (23,59ko tasa mila biztanleko), atzetik Baztango osasun eremua (16,40ko tasa mila biztanleko) eta dezente tasa apalagoekin Leitzako osasun eremua (4,60ko tasa mila biztanleko) eta azkenik Bortziriak (3,96ko tasa mila biztanleko). Azkeneko datuen arabera, Nafarroan batez bertzeko tasa 22,24koa da mila biztanleko.