COVID-19: Azken datuak

Doneztebeko eremuan bertze positibo bat atzeman dute atzotik, gainerako eremuetan aldaketarik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko abuztuaren 24a

Uztailaren 1az geroztik 67 positibo atzeman dituzte gure lurraldean, 24 azkeneko astean.

Malerreka eta Bertizaranan positibo bat gehiago atzeman dute azken 24 orduetan. Gainerako eremuetan, ordea, Nafarroako osasun-sare publikoak ez du kasu berririk erregistratu.

Aste bakarrean, Malerreka eta Bertizaranan 9 positibo atzeman dituzte, Elizondoko eremuan 10 positibo (Baztan + Urdazubi + Zugarramurdi), Bortzirietan hiru positibo eta Leitzako osasun eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) bi positibo. Guztira 24 positibo aste batean.

Gainerakoan, pandemia hasi zenetik osasun eremu bakoitzean metatu diren kopuruei begiratuz gero, oraingoz 138 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 125 Malerreka-Bertizaranan, 31 Bortzirietan eta 17 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

Kontuak uztailaren 1etik eginez gero:

  • Doneztebeko eremuan +25 positibo
  • Elizondoko eremuan +32 positibo
  • Leitzako eremuan +5 positibo
  • Lesakako eremuan +5 positibo
  • DENERA  +67 positibo

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun