COVID-19: Azken datuak

Bortz positibo gehiago Doneztebeko, Bortzirietako eta Elizondoko osasun eremuen artean, Leitzakoan batere ez

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 22a, 14:25

Nafarroan 15-29 urtekoen multzoa da kutsatu gehien dituena, kasu guztien % 27, eta, ondotik, 30-44 urteko multzoa, % 23. Segidan, 0-14 urteko multzoa dago, kasu berrien %19rekin; 60 urtetik gorakoak, aldiz, %16 dira.

Osasunbideak jakitera eman duenez, Bortzirietan 2 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan, Malerreka eta Bertizaranan bertze bi positibo gehiago eta Elizondoko osasun eremuan bertze bat (Baztan + Urdazubi + Zugarramurdi). Leitzako osasun eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) aldiz, ez da positiborik erregistratu aspaldixkotik.

Abuztuaren 21ean, 136 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 121 Malerreka-Bertizaranan, 31 Bortzirietan eta 16 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

Nafarroa osoko kopuruei erreparatuz gero, atzo 153 positibo erregistratu ziren 1.721 PCR proba egin ondotik. Iruñeak eta Iruñerriak dute oraindik ere pisurik handiena, ondotik Tuterak —intzidentzia handiarekin segitzen du— eta Lizarrak. Gainerakoan, atzo Nafarroan ez zen koronabirusaren ondoriozko heriotzarik erregistratu eta bi ospitaleratze izan ziren. 

Covid kasuak adin-tarteen arabera banatuz gero, 15-29 urteko multzoa da nagusi, kasu guztien % 27, eta, ondotik, 30-44 urteko multzoa, % 23. Segidan, 0-14 urteko multzoa dago, kasu berrien %19rekin; 60 urtetik gorakoak, aldiz, %16 dira. Kasu berrien batez bertzeko adina 35,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen %52 gizonak dira eta %48 emakumeak.

Atzo 1.721 PCR proba egin zituzten osasun-sare publikoan, eta horietatik 153 positibo atzeman zituzten, %8,9a. Atzoko kasuak lehendik zeudenei gehituz gero, COVID-19 bidezko infekzioen eragin metatua 8.763 da gaur egun.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun