Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin eta adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen egoitza-zentroen sarearekin lankidetzan, prebentziozko baheketa-programa bat ezarriko du iraileko lehen hamabostaldian, detekzio- eta immunitate-probekin. Nafarroa osoko 150 bat zentrotako 6.000 egoiliar ingururi zuzenduta dago, eremu soziosanitarioa babesteko eta COVID-19k kolektibo ahulenetan duen inpaktua prebenitzeko,