Urmuga egitasmoaren kontzertua Baigorrin eskainiko dute uztailaren 26an

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 24a, 10:00

Euskal Herriko urmuga zeharkatzen ari da ibilaldia, tartean zenbait kontzerutu eskainiz.

Etxauzian ariko dira igandean 18:30ean hainbat talde eta abeslaria

 

Gure ingurura ailegatu da Urmuga ibilaldia. Uztailaren 24an, ortziralean, Ostolako lepoa eta Belate arteko bidea eginen dute ibiltariek, Eroberri (1.018 m), Uztakorta (936 m), Putzuetako gaina (1.061 m) eta Gazteluzarra (942 m) igaroz. Larunbatean, uztailak 25,  Belate eta Urkiaga arteko bidea eginen dute, Gartzaga, Okolin (1.362 m), Saioa (1.419), Artesiaga, Artsal (1.229 m) eta Enekorrin (1.185 m) barna.

Uztailaren 26an, igandean 18:30ean Baigorriko Etxauzian kontzertua eskainiko dute hainbat musika talde eta abeslarik: Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Eltzegor, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta eta Baigorriko gaiteroak. Gainera, Gorka Benitez (saxoa), Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa), Ander Zulaika (bateria) eta Itxaso Etxebeste (baxua) musikariak ere izanen dira oholtzan. 5.000 lagunendako lekua egokitua dute Baigorrin, baina sarrerak agortuta daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun