Mendizaletasuna eta musika uztartu nahi ditu Urmuga ekimenak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 15a, 19:00

Uztailaren 14tik abuztuaren 1era Euskal Herriko urmuga zeharkatuko dute mendizale eta musikariek, mendi eta herrietan kontzertuak eskainiz

Urmuga ekimenak mendizaletasuna eta musika uztartu nahi ditu eta hauen baloreen bitartez Euskal Herri osoa bustitzeko asmoa du uztailaren 14tik abuztuaren 1a arte.

Urmuga ertzak Euskal Herri osoa zeharkatzen du mendebaleko Angulo Bortutik Hiru Erregeen Mahaiaren gailurreraino, mendatez mendate, gailurrik gailur, basoz baso. Urmuga ertzatik iparrera isurtzen diren urak Kantaurira doaz, Mediterraneora berriz hego alderuntz doazenak.

Urmugak Ekimen Kulturala izan nahi du, eta Urmugaren bi aldeetako landa eremuko herriak biziberritu, musika, multura eta turismoaren bitartez. 

Mendizale eta musikarien artean 50 bat persona ibiliko dira eta ibilbidean zazpi Mendi-Kontzertu  gauzatuko dituzte gure mendietako toki esanguratsuetan eta bertze zazpi Herri-Kontzertu landa eremuko herrixketan. Tartean, gure eskualdeko herri eta mendietan ere eskainiko dituzte emanaldiak.

 

Mendietako 7 kontzertuak

  • Tologorri gailurrean uztailak 14,
  • Anboto-Alluitz ertzean uztailak 17,
  • Aitzkorriko ertzean uztailak 20,
  • Balerdi gailurrean uztailak 22,
  • Hilerrita-Okabe uztailak 28,
  • Orhi gainan uztailak 30,
  • Hiru Erregeen Mahaia Abuztuak 1

 

Herrietako 7 kontzertuak

  • Laudio uztailak 15, (Amurrio, Arrigorriaga)
  • Otxandio uztailak 17,
  • Oñati uztailak 20, (Zegama)
  • Baztan uztailak 25, (Almandoz, Irurita, Errazu)
  • Lapurdi uztailak 24-25, (Sara, Kambo)
  • Baigorri uztailak 27, (Banka)
  • Larraine uztailak 30 (Maule)

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun