Ruth Gonzalez, Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendariaren arabera, «oraingoz 3 dira PCR proba egin ondotik positibo eman dutenak Sunbillako agerraldiaren ondorioz. Horietako bi Bortzirietan bizi dira eta hirugarrena ere beratarra da baina Irunen bizi da». Hala ere, ez dute baztertzen positibo gehiago agertzea hurrengo egunetan. Horrexegatik, «garrantzitsua da kasu ematea –dio Gonzalek– eta norbaitek sintomak dituela uste badu, etxean gelditzeko eskatuko nioke», azpimarratzen du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.