Koronabirusa

Azkenean igandean zabalduko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 19a, 15:36

Lizuniagako pasabidea

Gaur eguerdian Pirinio Atlantikoetako prefekturak argitaratu duen oharrak dioenez, larunbat gauerditik aitzinera zabalduko dituzte Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugak. Azken asteetan nahasmena egon da muga irekitzeko egunaren inguruan, Espainiako eta Frantziako gobernuak irizpideak aldatuz ibili direlako.

Espainiako Gobernuak argitaratutako azken BOE Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera, ekainaren 21eko gauerdian amaituko da alarma egoera Nafarroan eta, beraz, larunbat gauerdian zabalduko lukete muga. Dena den, asteburuko BOEaren zain egon behar dela azaldu zuen atzo Foruzaingoak. Printzipioz, Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak datorren astelehenean indargabetuko dute alarma egoera, baina baliteke Arabatik eta Gipuzkoatik Nafarroara eta alderantziz lehenago igaro ahal izatea.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun