Koronabirusa

Heldu den astelehenean irekiko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 17a, 12:30

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ekainaren 22an irekiko dela baieztatu du agiri baten bidez.

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak agiri baten bidez baieztatu du Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga ekainaren 22an irekiko dela. 

Behin eta berriz eskatu dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga irekitzeko. Egunak joan eta egunak etorri gaia mahai gainean izan da. Hasieran uztailaren 1a eta gero ekainaren 21a begiz joak zituzten aunitzek. Azkenean, ordea, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ekainaren 22an irekiko dela iragarri du.

Espainiako Estatuak ekainaren 21ean irekiko ditu mugak eta Frantziako Estatuak ekainaren 21ean ireki zituen ondoko herrialde gehienekin dituen mugak. Dena den, Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean indarrean dauden mugikortasun-murriztapenek igandera bitarte horrela segituko dute. Horrela bada, muga astelehenean, ekainaren 22an, irekiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun