Konfinamendutik arintzearen hirugarren fasea akitu arte, hau da, ekainaren 22ra arte, ez da Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko mugikortasuna baimenduko. Maria Txibitek, Nafarroako presidenteak, Iñigo Urkulluri adierazi dionez, Nafarroako Gobernuak nahiago du larrialdi egoera alde batera utzi arte esperatu.
Espainiako Presidenteak joan den igandean egindako agerraldian Nafarroa, EAE, Errioxa eta Kantabriaren arteko mugikortasuna zabaldu nahi zuela adierazi ondotik, bi presidenteek elkarrizketa izan zuten atzo. Txibitek hirugarren fasea akitu eta alarma-egoera altxatzeko nahia agertu zuen.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi zuenaren arabera, Txibitek «segurtasuna eta zuhurtzia» lehenetsiko ditu mugakide dituen erkidegoen mugikortasunari baimentzerakoan.