Horrekin batera, hegoaldera sartzen direnak ez dituzte berrogeialdian jarriko eta uztailaren 1etik aitzinera Europako Batasunetik etor daitezkeen turistei mugak zabalduko dizkietela adierazi du.
Ekainaren 21etik aurrera Hego Euskal Herrian
Alarma egoera akitzen denean, ekainaren 21tik aurrera, joan-etorriak erabat libreak izango dira Espainiako Estatuan, eta, beraz, Hego Euskal Herri osoan ere mugitu ahal izanen da. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga, ordea, uztailearen 1ean irekiko dute.
Gaur gaurkoz, Ipar Euskal Herrikoek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ez ezik, Frantziako Estatu osoan ibiltzeko baimena dute. Hegoaldekoan, berriz, bertzelako egoera bizi dugu. Nafarroako herritarrak herrialdean bakarrik ibil daitezke (salbuespenak salbuespen).,