Nafar Lansarek atzo eman zituen ezagutzera langabeziari buruzko maiatzeko datuak. Apirileko kopuruekin alderatuz gero, Doneztebeko enplegu agentzian 856 enplegu-eskatzaile daude erregistratuak maiatzean, apirilean baino 18 gehiago eta, hartara, erregistratutako langabezia-indizea %5,33koa da orain. Kontuan hartu behar da datu hauetan ez daudela kontatuta ERTE espedienteekin lanik gabe gelditu diren langileak. Ikusi enplegu agentzia bakoitzaren datuak hemen segidan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.