Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak aurten herrietako bestak alde batera uzteko gomendatu du

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 3a, 08:45

Bestak bertan beheiti uzteko erabakia hartua dute Almandozen, Saldiasen, Arizkunen, Erratzun, Donezteben, Lesakan, Elizondon, Goizuetan…

Covid-19aren ondorioz, aurten herrietako bestak edo antzeko ospakizun eta jaialdiak alde batera uztea gomendatu dute Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, osasun publikoko arrazoiengatik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak azpimarratu duenez, «Birusaren zirkulazioa berraktibatu daiteke urruntze fisikoko neurriak gehiegi lasaitzen badira». «Horrelako ospakizunetan birusaren transmisioa saihesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak mantentzea zaila da eta, ondorioz, birusaren zirkulazioa berpizten ahal da», gaineratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun