Oraingoz ezin da jakin martxoko eta apirileko igoera horretatik zenbat dauden koronabirusarekin lotuta, baina erakundeek onartua dute ofizialki zenbatu diren baino hildako gehiago eragin dituela Covid-19ak.
Ttipi-Ttapa aldizkaria zabaltzen den 27 udalerrietako datuak aztertu ditu ERRAN.EUSek eta, heriotza-kopuruen bilakaera ikusita, nabarmena da epidemiaren arrastoa: martxoan eta apirilean birusaren hedapenak goia jo zuenean, azken lau urteotako estatistiketan arabera espero zitekeena baino %49 heriotza gehiago zenbatu ziren. Maiatzeko datuak begiratuta, aldiz, hilkortasuna ia-ia aurreko urteetako kopuruetan gelditu da, %1,3 gainetik. Ikusi behean kopuruak eta xehetasunak.
Oraingoz ezin da jakin martxoko eta apirileko igoera horretatik zenbat dauden koronabirusarekin lotuta, baina erakundeek onartua dute ofizialki zenbatu diren baino hildako gehiago eragin dituela Covid-19ak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.