COVID-19: Azken datuak

Nafarroan azken orduetan ez da inor hil koronabirusagatik eta 43 gaixok hartu dute alta epidemiologikoa

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 2a, 12:24

Datuen eguneraketa: ekainak 1, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan ez da inor hil Covid-19 birusak jota. Orain arte 515 dira erregistratutako hildakoak. Gainerakoan, epidemia hasi zenetik, 5.299 dira PCR proben bitartez positibo eman dutenen kopuru metatua. Egunero egiten dituzten probei dagokionez, azkeneko egunean 430 PCR proba egin dituzte eta horietatik 11 positibo eman dute, eta 70 dira egin dituzten antigorputzen testak eta horietatik 4ek positibo eman dute. Alta epidemiologikoa hartu dutenei dagokionez, 6.012 dira hasieratik zenbatu dituztenak, horietatik 43 azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun