Koronabirusa

Mugaren itxiera «jende soilarentzat» ezarri dutela salatu du Izpegiko gainean Baigorri eta Baztango gazte talde batek

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 31a, 07:00

Mugaren itxiera «jende soilarentzat» ezarria dutela salatu dute larunbat eguerdian mugaren bi aldeetan bizi diren gazteek. Adierazi dutenez, «argi dago mugek ez dutela balio birusa gelditzeko». Erran dutenez, gaitzari aitzin egiteko «bizia birtokiratu behar da, berriz hemengoratu», «koherentzia duen lurralde batera ekarri». Eurentzat lurralde hori Euskal Herria da, «bere osotasunean eta bere bakartasunean». Salaketaz gain, musika ere ez da falta izan eta mugaren bi aldeetako kideak biltzen dituen Mexikortxox taldeko kideak entsegu bat egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun