COVID-19: Azken datuak

Nafarroan hildako bat koronabirusagatik eta PCR probetan 18 positibo atzeman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 28a, 20:47

Osasunbideak jakitera eman duenez, azken orduotan 1.523 proba diagnostiko egin dituzte (951 PCR eta 572 test azkar), pandemia hasi zenetik 92.282 guztira

Datuen eguneraketa: maiatzak 28, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan pertsona bat hil da Covid-19 birusak jota. Hartara, orain 514 dira erregistratutako hildakoak. Gainerakoan, epidemia hasi zenetik, 9.159 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.299 PCR proben bitartez eta 3.860 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.203 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 121 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 5.442k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 191ek azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun