Koronabirusa

Miguel Indurain Fundazioaren bekak eskatzeko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 28a, 18:00

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan ziren pasa den urtean beka gehien jaso zituztenak.

Maiatzaren 28an hasi eta ekainaren 16ra arte egin ditzakete kirolariek beka eskuratzeko eskaerak. Kirol Olinpikoa, Paralinpikoa, Kirol Egokitua, Euskal Pilota eta Herri Kirolak programetarako 270.000 euroko aurrekontua bideratuko dute.

Miguel Angel Pozuetak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Miguel Indurain Fundazioko batzorde exekutiboko presidenteak maiatzaren 27an aurkeztu zuen 2020rako laguntzen deialdia, eta 270.000 euroko aurrekontua izanen du, iaz baino% 5 handiagoa.

Pasa den urtean 152 kirolarik jaso zituzten laguntzak, tartean eskualdeko hainbatek. Programa Olinpikoaren baitan, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak eta Sunbillako Ane Petrirena Insaustik; Euskal Pilota programan, Oian Canabal Etxarte igantziarrak, Jon Olaizola Otxoteko lesakarrak eta Iker Salaberria Orbegozo goizuetarrak eta Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideek eta Aresoko Itxaso Onsalo Martinikorenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun