COVID-19: Azken datuak

Azken egunean Nafarroan bi hildako koronabirusagatik eta PCR probetan 5 positibo atzeman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 26a, 20:15

Osasunbideak jakitera eman duenez, azken orduotan 1.005 proba diagnostiko egin dituzte (498 PCR eta 507 test azkar), pandemia hasi zenetik 89.181 guztira

Datuen eguneraketa: maiatzak 26, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bi pertsona hil dira Covid-19 birusak jota. Hartara, orain 512 dira erregistratutako hildakoak. Gainerakoan, epidemia hasi zenetik, 9.019 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.225 PCR proben bitartez eta 3.794 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.458 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 72 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 5.049k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 131k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun