COVID-19: Azken datuak

Nafarroan hildako bat koronabirusagatik azken orduetan eta PCR probetan 15 positibo atzeman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 25a, 21:25

Osasunbideak jakitera eman duenez, azken orduotan 373 proba diagnostiko egin dituzte (302 PCR eta 71 test azkar), pandemia hasi zenetik 88.176 guztira

Datuen eguneraketa: maiatzak 25, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan pertsona bat hil da Covid-19 birusak jota. Hartara, orain 510 dira erregistratutako hildakoak. Gainerakoan, epidemia hasi zenetik, 8.958 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.220 PCR proben bitartez eta 3.738 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.530 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 163 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 4.918ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 178k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun