Jarduera horiek 15 lagun arteko taldeetan egin daitezke, betiere prebentzio neurriak errespetatuz, hala nola eskuen higienea eta pertsonen arteko distantzia.
Bihar astelehena, normaltasun berrirako trantsizio-planaren 2. fasean sartuko da Nafarroa. Konfinamenduaren arintze prozesuan bertze urrats bat izanen da, eta hainbat jarduera egiteko aukera emanen du. Gaur, Santos Indurain Osasun kontseilariak ezagutzera eman duen foru agindu baten arabera, naturako eta kiroleko jarduerak aire zabalean egiteko aukera izanen da Nafarroa osoan gaindi (mendi-ibiliak, eskalada, piraguismoa, txirrindularitza…).
Jarduera horiek 15 lagun arteko taldeetan egin daitezke, betiere prebentzio neurriak errespetatuz, hala nola eskuen higienea eta pertsonen arteko distantzia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.