COVID-19: Azken datuak

Osasunbidearen arabera Doneztebeko eremuan 51 positibo daramazkite metatuak, Elizondokoan 108, Leitzakoan 11 eta Lesakakoan 22

Artxiboko argazkian, Elizondoko Osasun Zentroko langileak atarian, jaso zuten materialarekin.

Osasunbideak jakitera eman duenez, gaur, maiatzak 23, 108 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 51 Malerreka-Bertizaranan, 11 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 22 Bortzirietan. Datu hauek Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren baitakoak dira, eta horietan ez daude sartuak zentro pribatuetako datuak. Gainera, kontuan hartu behar da Osasunbideak eremu bakoitzean bakar-bakarrik metatu diren positiboen kopurua ematen duela jakitera, eta ez du erraten zenbat positibo aktibo dauden toki bakoitzean, ez eta zenbat PCR proba egin dituen azken egunean eremu bakoitzean. Izan ere, gerta liteke gaixotu batek bere gaixoaldian hiru aldiz proba egitea eta hirutan positibo ematea. Horrelako kasuetan hiru positibo metatu direla diote estatistikek, baina positibo aktibo bakarra da.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun