COVID-19: Azken datuak

Nafarroan pertsona bat hil da koronabirusak jota eta bertze 5 PCR positibo zenbatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 23a, 19:46
Covid-19arekin hildakoen autopsiei buruzko estatu-mailako azterlan batean parte hartuko du Nafarroako Ospitalguneak. Gaixotasunaren eboluzio-mekanismoak ezagutu nahi dituzte, estrategia klinikoak eta terapeutikoak hobetzeko.

Datuen eguneraketa: maiatzak 23, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan pertsona bat hil da Covid-19 birusak jota. Hartara, orain arte erregistratu dituzten hildakoak 509 dira. Epidemia hasi zenetik, 8.924 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.205 PCR proben bitartez eta 3.719 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.815 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 52 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 4.600ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 163k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun