COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 11 positibo erregistratu dituzte PCR proben bitartez eta 103 gaixotuk alta hartu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 14a, 12:41

Atzo 1.318 PCR proba eta 1.270 antigorputz test egin zituztela baieztatu du Osasunbideak

Datuen eguneraketa: maiatzak 14, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan lau hildako erregistratu dituzte. Guztira, 498 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.891 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.105 PCR proben bitartez eta 2.786 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.993 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 32 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.400ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 103k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun