Koronabirusa

Mendialdea Mankomunitateko Garbiguneak ere gaurtik aurrera irekiko dituzte Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 14a, 08:30
Leitzako (argazkian) eta Goizuetako Garbiguneak gaurtik aurrera erabil daitezke berriz.

Aurretik ordua eskatzea nahitaezkoa izanen da

 

Mendialdea Mankomunitateak kudeatzen dituen Goizuetako eta Leitzako Garbiguneak maiatzaren 14tik aurrera irekiko dituzte berriz ere. Hori bai, alarma egoeran segitzen dugun bitartean Garbigunera hondakinak eramateko aurretiko hitzordua eskatu behar da, 678 36 42 33 telefonoan, honako ordutegian: astelehenetan 12:30etik 16:30era, asteartetan 10:00etatik 16:30era eta ostegunetan 15:30etik 19:00etara. Aurretiko hitzordurik gabe ez da hondakinin onartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun