Koronabirusa

Cederna Garalur erakundeak COVID-19ari aurre egiteko egin diren neurriak bildu eta ordenean jarri ditu bere web orrian

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 11a, 19:00

Cederna Garalur Elkarteak, Nafarroako Mendialdeko Tokiko Ekintza Taldeak, bere web orrian sekzio berri bat ireki du, non azken asteotan Nafarroan eta estatu mailan hartu eta argitaratu diren neurriei buruzko informazioa ordenatu eta taldekatu diren.  Bertan aurkitu ahalko dira segurtasunari buruzko ohar eta araudiak, eta ekonomia suspertu eta gizarte kohesioa mantentzeko atera diren gainontzeko prestazio, laguntza, gomendioak, gidak, eta abar.

Alarma garai honek erakunde publikoen aldetik erantzun bizia sortu du.  Hainbat mailatan neurri aunitz hartu dituzte egoerari aurre egiteko.  Web orriaren helburua Nafarroako Mendialdeko eragile publiko eta pribatuei, baita hiritarrei ere, neurri mataza honetan orientatzeko laguntza eskaintzea da, interesatzen zaizkien laguntza eta neurriei buruzko informazio aurkitzeko prozesua erraztuz. 

Cederna Garalurrek web hau ere bere lan-taldearentzat kudeaketa tresna izan dadin ere nahi du, honela  laguntza eta informazio gerturatuko zaizkien eragileei hobeto lagundu ahal izateko.

Sekzioak gaztelerazko eta euskarazko bertsioak ditu, eta gure lan taldeak eguneratu egingo du neurri gehiago argitaratu ahala. Helbidea honako hau da: www.cederna.eu/covid19

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun