COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 90 gaixotuk alta hartu dute eta 33 positibo erregistratu dituzte PCR proben ondorioz

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 9a, 12:31

Azken datuen arabera Nafarroan 2.021 pertsona daude ingresatuak ospitaletan. Argazkian osasun-langileak bazkariak zerbitzatzen.

Datuen eguneraketa: maiatzak 9, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze hiru hildako zenbatu dituzte. Guztira, 487 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.442 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.039 PCR proben bitartez eta 2.403 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 4.038 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 122 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.917k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 90ek azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun