Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak untxiak eta basurdeak kontrolatzeko baimena zabaldu die ehiza lizentzia indarrean duten ehiztariei zein ehiza barrutia kudeatzeko arduradunaren baimena dutenei. Helburua da labore jakin batzuk (artoa, barazkiak.…) ereiten hastean izan daitezkeen kalteak eta horiei lotutako osasun-arriskuak gutxitzea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!