COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 14 positibo atzeman dituzte PCR probarekin eta bertze bi hildako zenbatu

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 3a, 13:09

Datuen eguneraketa: maiatzak 3, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze bi hildako zenbatu dituzte. Guztira, 462 dira Covid-19agatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 6.427 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.902 PCR proben bitartez eta 1.525 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.554 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 136 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.411k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 130k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun