Koronabirusa

Eskualdeko hilkortasuna %49 hazi da martxoan eta apirilean

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 30a, 16:00

Gure herrietan ere heriotza-tasak goiti egin du martxoan eta apirilean, eta agerikoa da koronabirusak baduela horretan zerikusia. Ttipi-Ttapa aldizkaria zabaltzen den 27 udalerrietako datuak aztertu ditu ERRAN.EUSek eta, kopuruen bilakaera ikusita, nabarmena da epidemiaren arrasto beltza: birusaren hedapenak goia jo duen martxoan eta apirilean, azken lau urteotako estatistiketan arabera espero zitekeena baino %49 heriotza gehiago zenbatu ditugu. 

Oraingoz ezin da jakin igoera horretatik zenbat dauden koronabirusarekin lotuta, baina erakundeek onartua dute ofizialki zenbatu diren baino hildako gehiago eragin dituela Covid-19ak. Bistakoa da zenbatu gabe daudela koronabirusarekin hildako ugari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun