ZAINDU-20
Gutariko gehienak COVID19aren krisiak eta ondorengo etxe-itxialdiak ezustean harrapatu gintuen. Fabrikan lanean batzuk, unibertsitate ikasketak burutzen besteak, auzoko denda txikia aurrera ateratzen, langabezian edota etxeko zaintza lanetan. Bakoitza, beretik egunerokotasunari aurre egiten.
Horrelako krisi larri baten aurrean, bizitzaren garrantziaz kontziente, eta komunitateren zaintza eta babesaz arduraturik, gure auzo eta herrietan, auzolan erraldoiaz antolatzen hasi ginen. Zaintza sareak sortuz eta bertan parte hartuz.
Gure burua, eta komunitatea, krisi izugarri honen aurrean antolatzeko gai izan gara, pertsonak eta haien bizi baldintzak erdigunean jarriz eta bizilagunen arteko harremanak josiz.
Gure txikitasunetik handia egin dugu: erosketak egiten lagundu, umeak zaindu, deiak burutu, maskarak egin eta banatu... Finean, elkar-zaindu eta gauzak aldatu. Gure burua, eta komunitatea, krisi izugarri honen aurrean antolatzeko gai izan gara, pertsonak eta haien bizi baldintzak erdigunean jarriz eta bizilagunen arteko harremanak josiz. Mataza erraldoi bat bailitzan joan gara hariak lotzen. Azken asteek erakutsi diguten bezala, ilusioz eta arduraz jokatzeak, bizitzak erdigunean kokatzeak, diruan neur ez daitekeen balio eta garrantzia du. Leihotik leihora, balkoitik balkoira ehundu den konplizitate horri bestelako dimentsioa eman diogu zaintza sareen bidez.
Orain arteko bidea ez da erraza izan, ez dugu alfonbra gorri edota komunikabide kamerarik aurrean eduki, batzuetan zer eta nola egin oso ongi jakin gabe egin dugu aurrera, imajinazioz eta borondate handienarekin lan eginez. Baina gure muga propioez ere kontziente gara, zaintza sareek biderkatu den emakumeen kontrako bortxakeria edota zahar etxetako bakardade zein utzikeriari aurre egiteko ezintasuna, adibidez. Besteetan aldiz, batzuen partez jazarpena, debekua edota mugak pairatu behar izan ditugu, zertan ari ginen ezin ulertu zeudelarik. Horren zioa argia da, krisiari aurre egiteko neurri eta irizpideak ez dira gure herri eta auzoen berezitasun, tamaina eta aniztasunaren neurrira eginak, gurea bezalako komunitaterik ez dagoen hiri erraldoi batean pentsatuz baizik. Zehazki, Madril. Neurri guzti horiek bertan erabaki dira, gurean dugun errealitate jakinari so egin gabe. Eta zaintza sareek zerbait erakutsi badigute, zehazki kontrakoa da. Auzokideengandik gero eta hurbilago egon, gero eta parte hartzaileagoa izan eta harreman zuzenagoa eduki, hobe erantzuten zaizkio arazo errealei eta auzokideen beharrei. Laguntza ematea, errazagoa da.
Ez dugu merkatuek eta interes ekonomikoek agintzen duten normaltasunera itzuli nahi. Ez dugu erabat militarizatua dagoen eta punitiboa den gizarte baten eraikuntzan lagundu nahi.
Konfinamendu garaian egin dugun bezala, hemendik aurrerako gure hautua ere argia da: komunitatea eta bizilagunak zaintzen jarraitzea, bizitzak erdigunean mantentzea. Ez dugu merkatuek eta interes ekonomikoek agintzen duten normaltasunera itzuli nahi. Ez dugu erabat militarizatua dagoen eta punitiboa den gizarte baten eraikuntzan lagundu nahi. Herritarron bizitzak eta bizi-baldintzak babestu eta bultzatuko dituen normaltasuna eraiki nahi dugu. Eta horretan, berresten gara. Horregatik, publikoki honako deia luzatu nahi dugu:
1.-Guztion etorkizun duina ekarriko duen egoeraren gestioa egin dezagun. Ez soilik egoeraren halabeharrei erantzunez, bizitzak eta bizi baldintzak erdigunean izango dituen etorkizuna eraikiz eta erronkei era justu eta demokratikoan aurre eginez. Eta horrek, tresna berriak sortzea beharko ditu.
2.-Komunitatearen zaintzaren garrantzia eta indarra bizi dugu. Horregatik, hautu hori oinarri, eraiki dezagun, guztion artean, guztiontzako etorkizun duina ekarriko duen elkarlan esparrua: hiritarrongatik hasita, Nafarroako gobernu, alderdi politiko, sindikatu, mankomunitate, aditu eta eragile sozialetaraino.
3.-Nafarroatik Nafarroara, herritik herrira guztion artean antolaturiko krisiaren aurreko lan-esparru transbertsala eta elkarlanak soilik, bermatuko digu krisiaren ondorengo egoera justu eta bideragarria. Eta noski, egoera gogorrenei muga jarriko diena. Horretarako, praktikotasunez neurriak proposatu, adostu eta hartuko dituen foro ireki baten sorrera beharrezkotzat hartzen dugu, eta horretara deia egin eta gonbita luzatzen dugu aurretiaz aipaturiko eragileei.
Azkenik, dei honi ez genioke bukaerarik eman nahi, krisi honen ondorioz hil diren herritar guztien sendiei gure elkartasun guztia helarazi gabe, doakiela gure doluminik sentikorrena. Era berean, ezin ahaztu, gu bezala krisiari aurre eginez lanean ari diren norbanako zein talde ezberdinak: osasun langileak, irakasleak, janari saltzaileak, suhiltzaileak, garbitzaileak... doakiela gure babes eta animorik handiena, zuek gabe, ezinezkoa lirateke bizitzen zaintza, eta gure jarduna.
Jasaten ari garen krisia balia dezagun, ez datorrenari beldurra izateko, datorrenari forma emateko baizik. Inork ezin duelako hasiera berri bat marraztu, baina bai bukaera berria. Marraz dezagun ba, gure txikitasunetik mundu justu berria.
SINATZAILEAK:
- Gema Soto. Ekintza prebentibo zerbitzuko psikopedagogoa. Mendillorri.
- Amaia Cambra. Diseinatzaile grafikoa. Alde zaharra.
- Tania González. Argazkilaria. Tutera.
- Maite Herranz. Gizarte langilea. Mendebaldea.
- Jon Etxegarai. Psikologoa-Arreta Goiztiarreko langilea. Lesaka.
- Areta Senosiain. Ikaslea. Donibane.
- Xabier Lozano. Kooperatibista. Alde zaharra.
- Garazi Garin. Administraria. Lakuntza.
- Beñat Azkona. Irakaslea. Alde zaharra.
- Junkal Otxotorena. Gizarte langilea. Leitza.
- Ana Marta Mendaza. Erizaina. Deierri.
- Jon Arrieta. Ikaslea. Errotxapea.
- Luis Corral. Auzo unitateko zerbitzu sozialetako haur eta familia programako langilea. Mendillorri.
- Maider Sola. Haur zaintzailea. Gares.
- Irati Matxiñena. Ikaslea. Arrosadia.
- Beñat Ziganda. Ikaslea kontserbatorioan. Errotxapea.
- Arantxa Balenziaga. Haur hezitzailea. Larraun.
- Ainara Franchez. Ikaslea. Atarrabia.
- Aitor Eskalada. Ikaslea. Errotxapea.
- Amaia Barrena. Kattalingorriko langilea. Sanduzelai.
- Ander Loiola. Ikaslea. Zizur.
- Maider Vicente. Fisioterapeuta. Sanduzelai.
- Udane Aranguren. Irakaslea. Donibane.
- Amaia Labairu. Ikaslea. Burlata.
- Hedoi Etxarte. Idazlea. Donibane.
- Sara Garralda. Gizarte langilea. Mendebaldea.
- Xabi Senosiain. Langile komunitarioa. Mendillorri.
- Silvia Jaurrieta. Tabernaria. Antsoain.
- Kepa Ventura. Telebista-kameralaria. Atarrabia.
- Olga Aroz. Gizarte langilea. Mendillorri.
- Beñat Remon. Ikaslea. Antsoain.
- Aiora Barandiaran. Pedagoga terapeutikoa. Arbizu.
- Sugoi Etxarri. Musika irakaslea. Larraun.
- Iraine Garcia. Ikaslea. Antsoain.
- Josu Delfrade. Tekniko estadistikoa. Atarrabia.
- Noe Lopez. Diseinatzaile grafikoa. Barañain.
- Alazne Irigoien. Historiagilea. Berriozar.
- Iosu Urrutia. Zaindaria. Burlata.
- Elisabeth Eskisabel. Irakaslea. Lezaun.
- Adur Kanpo. Ikaslea. Lakuntza.
- Marta Arana. Irakaslea. Gares.
- Maider Balda. Ikaslea. Larraun.
- Maitane Saralegi. Langabetua. Leitza.
- Nekane Catalan. Irakasle jubilatua. Lesaka.
- Kiko Álvarez de Eulate. Iturgina. Gares.