Euskaraldia

'Elkano: lehen mundu bira' filma ikusgai gaur 16:00etan ERRAN.EUSen Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barnean

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 29a, 10:05

Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barnean film emanaldi bateratua prestatu dute EITBk, Tokikomek eta Topaguneak. Hori dela eta, gaur asteazkena 16:00etan 'Elkano: lehen mundu bira' filma izanen da ikusgai ERRAN.EUSen.

Orain filmaren trailerra ikusiko duzue baina arratsaldeko 4etatik aitzinera film osoa ikus daiteke hemen behean egonen den leihoan klik eginda.

TOKIKOM toki komunikabideen bateraguneak eta EITBk sinatu duten akordioa tarteko, gaur asteazkena Elkano: lehen mundu bira filma eskainiko dute aldi berean toki hedabide ugaritako edizio digitalen bitartez, eta Gartxot: konkista aitzineko konkista Euskal Herriko euskarazko telebistetan. Euskaraldiak Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barnean prestatutako proposamenaren bueltan antolatu dute filmen emanaldia Tokikomek eta EITBk.  «Hizkuntza eta ohiturak izan dira proposamenaren ardatza», eta  «euskarazko ikus-entzunezkoez gozatzeko» nahiz «euskarazko ekoizpenen kontsumo-ohitura bultzatzeko» egin dute bat tokiko hedabideek eta telebistek.

TOKIKOM eta EiTBren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eta 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenaren barruan, ETBk, tokiko telebistek eta ERRAN.EUSek aldi berean eskainiko dugu Elkano, lehen mundu bira filma. Filma ikusteko, sakatu azpiko botoian. EiTBri esker.

 

 

Elkano: lehen mundu bira

Iaz zinema aretoetan estreinatutako animazio film bat da. Angel Alonso da zuzendaria, eta Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileretan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia. Animaziozko film onenaren Goya sarirako izendatua izan zen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun