Euskaraldia

Etxealditik Euskaraldira #5 erosketak euskaraz

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 1a, 14:00

Etxealditik Euskaraldira egitasmoaren barne, erosketak egiterakoan hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta dendariekin eta gainerako erosleekin euskaraz aritzeko erronka luzatu dute.

Parte-hartzaileei argazkiak, bideoak, marrazkiak... bidaltzeko gonbidapena luzatu die Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Ekarpenak euskara@bortziriak.eus helbidearen edo 680 65 06 50 telefonoaren bidez jasoko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun