COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan 94 positibo gehiago atzeman dituzte Nafarroan eta bertze 12 hildako zenbatu

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 25a, 13:11
Koronabirusaren lagin-hodia PCRrako

Datuen eguneraketa: apirilak 25, 11:30ean   |   Epidemia hasi zenetik, 5.274 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 94 gehiago atzotik. Positibo aktiboei dagokionez, 3.108 dira orain arte ofizialki zenbatuta daudenak, atzo baino 103 gutiago. Bertzalde, azken orduetan 12 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 429ra igo da hildakoen kopurua. Hildako 429 pertsona horien adin-tartea 26 eta 107 urte artekoa da, eta batez bertzeko adina 83 urtekoa. Epidemia hasi zenetik, 1.737k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 185k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun