Koronabirusa

Haurrak etxetik kilometro bateraino atera ahal izanen dira

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 23a, 12:22

Igandetik aitzinera, ordubetez eta kilometro bateko tartean atera ahal izanen dira haurrak.

Hamalau urtera arteko haur eta gaztetxoek, igandetik aitzinera, karriketara ateratzeko baimena izanen dute. Ordubetez, 09:00etatik 21:00etarako tartean, baimendu dute ateratzea eta heldu batek lagunduta atera ahal izanen dira.

Baimendutako irteeraz gozatzeko jostailuak eramatea eta jarduera fisikoa egitea baimendu dute, dena den, ezin izanen dira parkeetara joan. Baimena ematearekin batera, jende gehien ibiltzen den orduak eta tarte jendetsuenak saihesteko eskaera egin du  Espainiako lehendakariorde den Pablo Iglesiasek. 

Heldu batek, gehienez ere, berarekin bizi diren hiru ume eraman ahal izanen ditu eta neurri guztiak kontrolatu behar ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun