Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, Covid-19aren ondorioz, istripu kopurua %76,80 jautsi da azken hilabetean.
Elizondoko polizia-etxeko foruzainek jasotako datuen arabera, iaz 29 istriputan esku hartu zuten; aurten, aldiz, 10 izan dira azken hilabetean. %65,52 jautsi da istripu kopurua.
Nafarroa osoko datuei erreparatuz, 444 istripu izatetik 103 izatera pasatu gara hondarreko hilabete honetan. Beherakada nabarmenena Zangozako eremuan izan da (iaz 21 izan ziren, aurten 2; %90 gutxiago).
Eremua | 2019 | 2020 | % |
Altsasu | 38 | 12 | -68,42 |
Elizondo | 29 | 10 | -65,52 |
Lizarra | 60 | 13 | -78,33 |
Iruñea | 201 | 31 | -84,58 |
Zangoza | 21 | 2 | -90,48 |
Tafalla | 40 | 16 | -60,00 |
Tutera | 55 | 19 | -65,45 |
Guztira | 444 | 103 | -76,80 |